We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

IZUAK ETA SUAK

by Mor MOre

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €7 EUR

     

1.
Nora? 05:02
Beste behin, eta berriz ere ezin dut ezer esan. Baina hala ere, ez naiz askatzen eta ahazten ari zait nor nintzen, noraino eta zenbat. Min hau ez da metro karratu honetan sartzen; begirada, ukondokada, hitz denek astintzen naute. Nora? Nola hara? Nola esan, adierazi, azaldu… Utzi, ahaztu, berdin du, berriz ezkutatu, isildu. Ihes egin zuri, ihes niri, ihes guri. Eta berriro ke eta usain ezagunenetan gau beltzenen malko eta maindire gorritan non hitzak oihu eta oihu gorgarrienetan laztan bakoitza zauri bat gehiago den azalean. Nora? Nola hara? Eta azkenean atmosfera berrienetan arros, more edo nahi duen denetan burua altxata badoa kaleetan protagonista da bere ipuin honetan Eta azkenean amets gaizto zikinena txikitasunetik norbait sentitzera segurtasunez birikak puztuta erregerik gabeko nire barru hontan
2.
Paradisua 03:13
Izan daiteke oihan bat non inurriak diren jabe bakarrak, izan daiteke hondartza luze ta kilometriko bat non denbora haretan neurtzen den. Izan zaitezke zu, izan gaitezke gu. Gure leku ta ezlekuak, ezgaraiak ta garaiak, bideak, ezbideak, eguzkiak eta ekaitzak. Izuak, suak puntak eta zuloak. Non geratzen da gure paradisua? Guk ez genuen horrenbeste behar.
3.
(I) Espaloi honek ez du zebrabiderik joko hau ez det ongi ulertzen nik. Bagoaz aurrera lainoak zapaltzera, animalietan animalienak. Errekako arrainek bezela jarraitzen dugu korrontea, bizitza ilara segiz bizi dugu, arroken kontra. (II)Ez dut nahi begirik itxi, ikusezinarena egin, erosotasuna aitzaki. Tori zozketa batean bezala lasaitasuna eskura, Tori mila gezurren zakua nahi duzun errealitatea bizitzeko. Ta gauez ez banaiz aurkitzen, ez badut nere burua kokatzen... Baina geldirik egoteak, lo lasai egiteak, isiltzeak, ez nau errugabetzen. Itsutasunaren epidemia hontan ez dut gaixotu nahi Izena ta azala garbi izan arren barne ustelez hil ez nadin.
4.
Denborak garaiak baditu, bere esku uzten bagaitu. Isiltasunak zure isiltasunean oihukatzen didan guztia. Non dira baxu eta goxo esandako hitzak? Inoiz zentzurik izan badute behintzat. Eta orduan amorruzko laztan guzti haiek fosilizatutako hezurren pare daude. Gaude. Deskribatidazu zerua, itsasua ta unibertso osua eta ez dezagun hitzik esan gau osuan. Erabil ditzagun begiak, gerriak, eskuak eta lepuak zehaztasun osoz guzti hau azaltzeko.
5.
Hausturaren gatibu diren espazio hutsaletan amets egitea. Eternitateari begira lau pareta hauetatik gauero, dena berdin doa ilargi betero. Urdina da dena eta ez da ezer aldatzen.
6.
Maiz bilatzen dugu balantzaren beste aldea, bila gabiltzala jakin gabe. Eta hala aurkitu ditut nik isilune goxoak izara azpian. Soilik zure arnas hotsa, zure besarkada estuak lagunduta. Hala aurkitu dut, bihotz taupadak biderkatu bezala hauek baretzen dizkidana. Lasaitasuna pertsonan, bi begiraden arteko patxada. Ezer egin gabe gustora egoteko arrazoi bat, soilik sentitu, soilik gozatu!!! (Ekhiñe Eizaguirreren letra)
7.
Termometroa 04:18
Termometro bat duzu gidari noiz zer agintzen dizuna gorriz. Eta tripatik jaiotzen zaizkizun giltzen aterik ez da zure azalaren azaleretan barrena zapaltzen zara. Ispilu parian jartzen zaren bakoitzean ez zara ezagutzen kristal arrotzen artian eta ez zara biluzten. Zure kumuneko balantzan bi alde egon arren bularreko tristurak du pisu gehien, ahuleziak loditzen zaitu gehien. Zure burua gorrotatzera besterik ez zaituztela bultzatzen eskaparetetako neurriek iragarkietako begirada tristeek. Zenbat kate. Baina zuri irri zuri behartu hori ez zaizu ondo ateratzen. Eta oraindik ez zara biluzten.
8.
Agian eromena, euri tanten moduan, hormetatik ihesten hazten da begiak ixtean.

credits

released January 21, 2013

license

all rights reserved

tags

about

Mor MOre Zarautz, Spain

mormorelere@gmail.com (629327815)
Kontzertuak:

- Ekainak 20, Gasteiz (Parral)
- Ekainak 22, Durango (Intxaurre)

contact / help

Contact Mor MOre

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Mor MOre, you may also like: