We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

BIDARRIAK

by Mor More

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €5 EUR  or more

     

1.
Bidarriak 05:18
Belarri ertzean entzun nahi ez duzun ahots bat esan beharrekoak isiltzen ari zaizu Gure malkoek elkar itotzen dute bainugelan bi usain eta itzal bakarra izara artean Irri bat, dantza baten erditik. Zalantzak urtu ahalko banitu barrutik ikusi non gelditzen diren, nondik hasi beti bide bera egiten didate trenbide zaharretik Ez aldendu dantzaren erditik Hosto marroi apurtuetan idatzi genituen gezur guztietan ezkutatzen gara, ezkutatzen dira gure gau desordenatuenen amaierak hasierak, hasieren amaierak, amaieren hasierak amaitzen ez diren hasieren hasierak sekula hasten ez diren amaieren hasierak, hasiera eta amaieren amaiera eta hasierak amaitugabekoen hasieren saiakerak hasitakoen beste hasieren hasierak berriz hasteko hasitako amaierak amaitzen hasiak diren amaiezin haienak amaitzera kondenaturiko hasiera ederrenak ahazten zaizkigun hasiera gabekoak gogoratzen diren amaiera bortitzenak...
2.
Zirrikituak 03:39
Zirrikituetatik sartzen da ura arroken zirrikituetara zirrikituetatik sartzen dira ere argi-izpi, euli eta gauak Zirrikituetatik sartzen da ikara emeki gure zirrikituetara zirrikituetatik doaz ihes bideak inoiz zapaldu gabeko espaloietara Behatz puntekin heltzen diegu labaintsu urrundu arren badaezpada Zirrikituak ez entzuteko dantzatu gabeko baladak zirrikituak topatzeko topa nahi diren begiradak zirrikituak usaintzeko azken infusioen kilinkadak zirrikituak ukitzeko zure estasien dardarak zirrikituak askatzeko bisaietako maskaraz zirrikituak dantzan jartzeko zilbor beheko sekretu danak zirrikituak eteteko ikusezinezko alanbradak zirrikituak margotzeko jo ezin diren pentagramak
3.
Eta nola ateratzen garen kalera farola belztu zaharkitu behetan babes bila zigarroa linternatzat kobazulotan bezala Eta nola ateratzen garen kalera lehergarri bezain nahasgarri ze begi-gerritatik heltzen diogu elkarri heldu, hurbildu, etorri babespera Hondarrezko erlojutan bidaide bila al zabiltza? Galdetu zenidan Esan zenidan baxu eta disimuluz hormak, formak eta normak izoztu ditzagun eta erotzeraino berotu ninduzun berotzeraino erotuz Erantzi dut kareta gaueko argi eta keetan Desmunta dezagun nahi dugun dena
4.
Neurtzera dena, zehaztera guztia ohitu gara Zenbat? Noraino? Noiztik? Noiz arte? Zertarako? Nondik? Nola? Nora? Zer dela eta? Neurgailuez fidatzen gara neurgailuez arnasten dugu neurgailuez erabaki, antolatu, maitatu Nola neurtzen da atzemankorra izan arren neurtezina dena? Distantzia denboran neurtzen bada eta denbora distantzian Ihesi doa tartean lo aurretiko segundoetan gorputza hartzen didan gogoa
5.
Korapiloak 04:42
Korapilo bat izan dezakezu eztarrian deslotzen zaizuna ezkerreko izterrian Korapilo bat izan dezakezu sabelian ahots korapilatu bat preso memorian Korapilo bat arnas dezakezu airian atzo gaueko oihu eta irrintzien sinfonian Korapila daitezke hitzak korapilatu begiradak usainak, koloreak keak, zaporeak Korapila daitezke gauak korapilatu esaldiak dudak eta izarak arnasak eta ileak Korapila daitezke erantzunak zimurrak, erabaki zurrunak gure mugak Korapila gaitezke elkarrekin naiteke ni bakarrik lanpara laranja horren itzalarekin
6.
Munstroak dabiltza kaleetan aurpegirik gabeko silueten itzaletan inoren gorputzetan Munstroak dabiltza kaleetan mingainetik garra dariela goroldio deformeak zementua murtxikatzen Odolez blaitzen esku garbiak bat baino gehiago sartzen zaizkizu soin bakarrean Munstroak dabiltza kaleetan gauez hurbiltzen dira isiltasunean iruditeria guztia lapurtzera Munstroak dabiltza kaleetan gure eskuetatik helduta pasian gure ametsak deformatu nahian Gure hitzetan kamuflatzen dira haizeak jotzen ez duenean Gero lotzen gaituzte euren eskuetara eta hegan goaz jakin gabe sokaren menpean. Errefuxia zaitezte errealitatearen arrabaletan!
7.
Istanteak 03:04
Kaleko euri tantak izerdi malkoetan disolbatuz zotinetan urtuz Errautsa mahai azpian gordez hutsaren hautsa zerrauts gainazaletan zaigu pilatzen Sabaia horiz izar edo eguzki zer ote aizan ilargi bete lokartu hadi -esate huen harro leihotik Oihartzun eta itzalen argi gauerdiko ostadar artetik formetan lau begi isildutako uluen atzetik Ardo zuriz zaurituriko ezpain labaintsuak eta goizeko hiruetako eztabaida distortsionatuak Negar mainetan itotako mendekuak hosto marroietan idatzitakuak hosto azalen erroitz dira bete ezineko zulo hustuak zure begietako putzu ostu hoztuak Errepideko ezkerreko kurban zuzentasuna zuzentzen behin okerreko bideak harrapatu gintuen Asfaltoa orpoetan, bitsa esku-ahurretan noraezaren norabidezko lurretan Aldibereko beroa eta hotza eroa bezain motza Dena eta ezeren geroa zer ez da efimeroa? Ezer ba al gara? Ba al gara ezer? Istanteak bagara.
8.
Karanbola! 04:21
Kasualitate edo patu mirari edo destinu bihar gertatuko dena inon idatzita al dago? Magiarekin bizitzak zapore gehiago ditu!

about

Andrea (ahotsa eta gitarra), Jone (ahotsa eta gitarra), Atxu (kaxa, marakak eta karrakailua), Haritz (biolina)
Grabaketa, nahasketa eta masterizazioa: Aitor Morey
Diseinua: Leire Ruiz
2015eko abendua

credits

released November 30, 2015

license

all rights reserved

tags

about

Mor MOre Zarautz, Spain

mormorelere@gmail.com (629327815)
Kontzertuak:

- Ekainak 20, Gasteiz (Parral)
- Ekainak 22, Durango (Intxaurre)

contact / help

Contact Mor MOre

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like BIDARRIAK, you may also like: