BIDARRIAK

by Mor More

/
  • Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.

     €5 EUR  or more

     

1.
05:18
2.
03:39
3.
4.
5.
04:42
6.
7.
03:04
8.
04:21

about

Andrea (ahotsa eta gitarra), Jone (ahotsa eta gitarra), Atxu (kaxa, marakak eta karrakailua), Haritz (biolina)
Grabaketa, nahasketa eta masterizazioa: Aitor Morey
Diseinua: Leire Ruiz
2015eko abendua

credits

released November 30, 2015

tags

license

all rights reserved

feeds

feeds for this album, this artist

about

Mor MOre Zarautz, Spain

mormorelere@gmail.com (629327815)
Kontzertuak:

- Otsailak 11, Eibar
- Martxoak 11, Ondarru (+ Izaki Gardenak)
- Apirilak 21, L'Hospitalet de LLobregat

contact / help

Contact Mor MOre

Streaming and
Download help

Track Name: Bidarriak
Belarri ertzean entzun nahi ez duzun ahots bat
esan beharrekoak isiltzen ari zaizu
Gure malkoek elkar itotzen dute bainugelan
bi usain eta itzal bakarra izara artean
Irri bat, dantza baten erditik.
Zalantzak urtu ahalko banitu barrutik
ikusi non gelditzen diren, nondik hasi
beti bide bera egiten didate trenbide zaharretik

Ez aldendu dantzaren erditik

Hosto marroi apurtuetan
idatzi genituen gezur guztietan
ezkutatzen gara, ezkutatzen dira
gure gau desordenatuenen amaierak
hasierak, hasieren amaierak, amaieren hasierak
amaitzen ez diren hasieren hasierak
sekula hasten ez diren amaieren hasierak,
hasiera eta amaieren amaiera eta hasierak
amaitugabekoen hasieren saiakerak
hasitakoen beste hasieren hasierak
berriz hasteko hasitako amaierak
amaitzen hasiak diren amaiezin haienak
amaitzera kondenaturiko hasiera ederrenak
ahazten zaizkigun hasiera gabekoak
gogoratzen diren amaiera bortitzenak...
Track Name: Zirrikituak
Zirrikituetatik sartzen da ura
arroken zirrikituetara
zirrikituetatik sartzen dira ere
argi-izpi, euli eta gauak

Zirrikituetatik sartzen da ikara
emeki gure zirrikituetara
zirrikituetatik doaz ihes bideak
inoiz zapaldu gabeko espaloietara

Behatz puntekin heltzen diegu
labaintsu urrundu arren
badaezpada

Zirrikituak ez entzuteko
dantzatu gabeko baladak
zirrikituak topatzeko
topa nahi diren begiradak
zirrikituak usaintzeko
azken infusioen kilinkadak
zirrikituak ukitzeko
zure estasien dardarak
zirrikituak askatzeko
bisaietako maskaraz
zirrikituak dantzan jartzeko
zilbor beheko sekretu danak
zirrikituak eteteko
ikusezinezko alanbradak
zirrikituak margotzeko
jo ezin diren pentagramak
Track Name: Kezko karetak
Eta nola ateratzen garen kalera
farola belztu zaharkitu behetan babes bila
zigarroa linternatzat kobazulotan bezala
Eta nola ateratzen garen kalera
lehergarri bezain nahasgarri
ze begi-gerritatik heltzen diogu elkarri
heldu, hurbildu, etorri babespera

Hondarrezko erlojutan bidaide bila al zabiltza?
Galdetu zenidan

Esan zenidan baxu eta disimuluz
hormak, formak eta normak izoztu ditzagun
eta erotzeraino berotu ninduzun
berotzeraino erotuz

Erantzi dut kareta
gaueko argi eta keetan
Desmunta dezagun nahi dugun dena
Track Name: Denboraren distantziak
Neurtzera dena, zehaztera guztia
ohitu gara
Zenbat? Noraino? Noiztik? Noiz arte?
Zertarako? Nondik? Nola? Nora? Zer dela eta?

Neurgailuez fidatzen gara
neurgailuez arnasten dugu
neurgailuez erabaki, antolatu, maitatu

Nola neurtzen da atzemankorra izan arren
neurtezina dena?
Distantzia denboran neurtzen bada
eta denbora distantzian

Ihesi doa tartean
lo aurretiko segundoetan
gorputza hartzen didan gogoa
Track Name: Korapiloak
Korapilo bat izan dezakezu eztarrian
deslotzen zaizuna ezkerreko izterrian
Korapilo bat izan dezakezu sabelian
ahots korapilatu bat preso memorian
Korapilo bat arnas dezakezu airian
atzo gaueko oihu eta irrintzien sinfonian

Korapila daitezke hitzak
korapilatu begiradak
usainak, koloreak
keak, zaporeak

Korapila daitezke gauak
korapilatu esaldiak
dudak eta izarak
arnasak eta ileak

Korapila daitezke erantzunak
zimurrak, erabaki zurrunak
gure mugak
Korapila gaitezke elkarrekin
naiteke ni bakarrik
lanpara laranja horren itzalarekin
Track Name: Arrabaletatik
Munstroak dabiltza kaleetan
aurpegirik gabeko silueten itzaletan
inoren gorputzetan
Munstroak dabiltza kaleetan
mingainetik garra dariela
goroldio deformeak zementua murtxikatzen

Odolez blaitzen esku garbiak
bat baino gehiago sartzen zaizkizu soin bakarrean

Munstroak dabiltza kaleetan
gauez hurbiltzen dira isiltasunean
iruditeria guztia lapurtzera
Munstroak dabiltza kaleetan
gure eskuetatik helduta pasian
gure ametsak deformatu nahian

Gure hitzetan kamuflatzen dira
haizeak jotzen ez duenean
Gero lotzen gaituzte euren eskuetara
eta hegan goaz jakin gabe sokaren menpean.

Errefuxia zaitezte errealitatearen arrabaletan!
Track Name: Istanteak
Kaleko euri tantak
izerdi malkoetan disolbatuz
zotinetan urtuz
Errautsa mahai azpian gordez
hutsaren hautsa zerrauts
gainazaletan zaigu pilatzen
Sabaia horiz izar edo eguzki zer ote
aizan ilargi bete lokartu hadi -esate huen harro leihotik
Oihartzun eta itzalen argi
gauerdiko ostadar artetik
formetan lau begi isildutako uluen atzetik
Ardo zuriz zaurituriko ezpain labaintsuak
eta goizeko hiruetako eztabaida distortsionatuak
Negar mainetan itotako mendekuak
hosto marroietan idatzitakuak
hosto azalen erroitz dira
bete ezineko zulo hustuak
zure begietako putzu ostu hoztuak
Errepideko ezkerreko kurban
zuzentasuna zuzentzen behin
okerreko bideak harrapatu gintuen
Asfaltoa orpoetan, bitsa esku-ahurretan
noraezaren norabidezko lurretan
Aldibereko beroa eta hotza
eroa bezain motza
Dena eta ezeren geroa
zer ez da efimeroa?
Ezer ba al gara? Ba al gara ezer?
Istanteak bagara.
Track Name: Karanbola!
Kasualitate edo patu
mirari edo destinu
bihar gertatuko dena inon idatzita al dago?

Magiarekin bizitzak zapore gehiago ditu!